EzBerdin Berdinak: artea, nortasuna eta emozioa oholtzan

Proiektuak

2025/07/16

EzBerdin Berdinak: artea, nortasuna eta emozioa oholtzan

Hausnarketa sortzaile honek Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan ezagutzara eman zen eta urritik abendura aurkeztuko da euskal hiriburuetan.

Uda ostean estreinatuko da EzBerdin Berdinak, euskal nortasun garaikidearen inguruan sortutako esperientzia eszenikoa. Dantza garaikidea, zuzeneko musika, antzerkia eta lengoaia berriak uztartuz, ikuskizunak mugimendua darabil euskal kulturaren historiaren, aniztasunaren eta transmisioaren metafora gisa. Esperientzia artistiko eta parte-hartzailea da, eta euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzen du. Gorputza bihurtzen du kulturaren eta hausnarketaren hizkuntza, eta emozioa, gogoeta eta elkarrizketa bilakatzen ditu esperientzia kolektibo honek.

Bertaratutakoak, ikusi ez ezik, elkarri eragiteko, adierazteko, zalantzan jartzeko eta komunitatea eraikitzen eta belaunaldien eta lurraldeen arteko elkarrizketan laguntzeko aukera ere izango dute, alegia, emozionalki eta intelektualki hartu-emateko aukera emango du saio bakoitzak.

Uda ostean aurkeztuko da ofizialki proiektua, zeinak Euskal Herriko hiriburu guztietara iritsiko den urte amaiera bitartera arte, eta orduan irekiko da sarrerak eskuratzeko aukera. Eusko Ikaskuntzako bazkideek lehentasunezko sarbidea eta erreserba-baldintza bereziak izango dituzte.

Irailean, daten berri emango da eta xehetasun gehiago partekatuko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp