Gastronomia tradizionala: gazteentzako erronka berria

Berri korporatiboak

2025/02/15

Gastronomia tradizionala: gazteentzako erronka berria

Nerabeek elikadura-ohitura berriak hartzen dituzte, eta Gipuzkoan, berriz, proiektu batek ohitura osasungarriagoak sustatu nahi ditu.

Gipuzkoako gastronomia mundu mailan aintzatesten da bere aberastasun, kalitate eta aniztasunagatik. Hala ere, elikadura-ohitura tradizionalek gero eta indar gutxiago dute, eta gazteenek, batez ere, gero eta joera handiagoa dute etxetik kanpo jateko edo prestatutako janaria erosteko. Egoera horri aurre egiteko, Gazta Institutuak, Asmoz Fundazioak eta Jakitea Elkarteak 14 eta 17 urte bitarteko gazteen elikadura-ohiturak aztertu eta hobetzeko proiektu berritzailea jarri dute abian.

Ekimen honetan Gipuzkoako hainbat ikastetxek eta formakuntza-zentrok parte hartuko dute. Nerabeen egungo kontsumo-ohituretan eragitea da helburua, eta, metodologia praktiko eta parte-hartzailearen bidez, dieta osasungarriaren garrantziaz kontzientziatzea.

Proiektuaren faseak honako hauek izango dira:

  • Diagnostikoa: nerabeek dinamika baten bidez azalduko dituzte beren egungo elikadura-ohiturak, beren dietak ezagutzeko.
  • Jatetxeko esperientzia: ikasleak Jakitea Elkartearen bazkide den jatetxe batera joango dira eta eskaintzaren inguruko iritzia emango dute.
  • Sukaldaritza praktikoa: nerabeek Jakitea Elkarteko sukaldari baten laguntzarekin plater bat prestatuko dute, tradizioa eta gaurkotasuna uztartuz.
  • Sare sozialen erabilera: saioak grabatu eta sare sozialetan argitaratuko dira, gazteengan eragina handitzeko asmoz.
  • Nutrizio-balioen lanketa eta ekitaldi gastronomiko hipotetikoa: Gaztaren Institutuko aditu talde batek ekimenean aplikatutako errezeten nutrizio-balio garrantzitsuenak aztertuko ditu. Horri esker, nerabeentzako balizko ekitaldi gastronomiko bat diseinatuko da, etorkizuneko elikadurari, iraunkortasunari eta bizi-aukera osasungarriei arreta eskainiko diena.

Proiektu honen bidez, Gipuzkoako nerabeen elikadura-kontsumo eta -ohituren joera-aldaketa sustatu nahi da, gastronomia tradizionalaren iraupena bermatuz eta dieta osasungarriaren garrantziaz ohartaraziz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp