Gernika Batailoia dokumentala aurkeztua izan da frantsesez Baionako Euskal Museoan, ekainaren 24ean. Dokumentalaren egilea, Franck Dolosor, hor zen, baita ere Jean Claude Larronde, dokumentalan parte hartzen duenak.
Joan den ekainaren 24ean, ehun pertsona baino gehiago bildu ziren Baionako Euskal museoko Xokoa gelan dokumentala ikusteko. Arrakasta handia bildurik eta gela bete-betea izanik, azkenik etorritako jendeek ezin izan zuten gelan sartu; hortaz, beste proiekzio bat egin zen uztailaren 7an.
Gaualdiarekin hasteko, Franck Dolosor filma egileak lan horren ontzekoinkesta eta kazetari lana nola eraman zituen kontatu zigun. Egun horretan hainbeste jende bildu izanak pozten zuela azpimarratu zuen, gaia luzez ahantzia baizelako.Segitzeko, Jean Claude Larronde jaunak gertakari eta anekdota zenbait kontatu zizkigun.
Proiekzioa eta gero, gaualdia nota hunkigarri batekin bukatu zen. Gelan zen gizon bat zutitu eta harrek ere Batailo horretan parte hartu zuela kontatu zigun, bere batailo karta erakutsiz. Topaketa hori oso hunkigarria eta baliagarria izan zen Franck Dolosorentzat.
"Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)" dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. 70 urte lehenago naziengandik askatzen lagundu zuten Frantziako Medoc eskualdea.
Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten.
Faxismoari militarki buru egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatua izan. Jose Antonio Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen laguntzea... Aliatuen babesa zen helburua, Francoren erorketa eta etxerat itzultzea. Hura zen "askatasun itxaropena", hura egiazko borroka Francisco Pérez "Paco" eta José Ramón Aranberria "Matxote" gudariek kontatua.