Gizadatuak formakuntzak harrera oso ona izan du

Berri korporatiboak

2022/03/22

Gizadatuak formakuntzak harrera oso ona izan du

Hirugarren sektoreko erakundeak datuen erabileran trebatu nahi dituen proiektua da Gizadatuak. Telegram aplikazioan zabaldutako kanal baten bidez egin dena.

Gizarteak esku hartzeko erakundeen arteko topagunea izan nahi du Gizadatuak proiektuak, non, informazioa eta datuak modu seguruan partekatuz, lankidetza eta proiektu berritzaileak sortzea bultzatuko den, elkarrekin erronka sozial berriei erantzun ahal izateko.

Informazioa modu seguruan partekatuz, gizarte-erronka berriei modu berritzaile eta kolaboratiboan aurre egin nahi dieten esku-hartze sozialeko elkarteen sare batean parte hartzeko, Asmoz Fundazioaren baloreekin bat egiten duena ere.

Prestakuntza hau Telegram-en aplikazioan hedatzeko kanal baten bidez egin da, grabatutako hainbat klase argitaratuz, galdetegiekin batera. Prestakuntza-ikuspegia asinkronoa da, ikuspegi praktiko eta irisgarritasun handikoa. Eskolak grabatu eta hedapen-kanalean jartzen dira, eta ondoren galdetegiak argitaratuko dira ezagutzak probatzeko eta norberak bere burua ebaluatu dezan.

Era berean, aplikazioak erraztasuna ematen du barne-komunikaziorako, zalantzak edo arazo teknikoak argitzeko. Modu horretan, APTES erakundeak formatua egokia dela eta oso ondo dagoela adierazi du aplikazioaren bitartez. Gainera, edonon zaudela ere, txat-era sartuz gero, materialak bertan aurkitu ditzazkezu. Informazio gehiago hemen edota zuzenean formakuntzara sartu nahi baduzu, sartu esteka honetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp