Gizartea eta Kulturari dagokion foroa maiatzaren 28an burutuko da Iruñako Civican aretoan.
Herritarren mahaietan jasotako galderei erantzuna emateko, Gizarte Foro hau hiru bloketan banatu dugu, agertutako korapilo-multzo ezberdinak modu egokian askatzeko nahian. Horretarako, begirada poliedrikoa bilatuko dugu lurralde eta ikuskera desberdinetako aniztasunaren kudeaketan esperientzia dutenak, kultur eragileak, hezkuntza arlokoak eta eragile sozial desberdinen begiradak solasean jarriz. Hori abiapuntu, zoru komun minimoak ezarri, beti txikitik handira jokatuz.