Laster egongo da eskuragarri Eusko Ikaskuntzaren berrikuntza sozialeko programa ulertzen eta inplementatzen lagunduko duen kita.
GizarteLab programaren filosofia eta lan egiteko modua transmititzeko zailtasunak zituzten erabiltzaileen eskaerari erantzun nahi dio ekimenak.
Kaxak, programaren sarrera teorikoa izango du, bere helburuekin, fase desberdinekin eta erabilgarritasunekin; era berean, GizarteLab Gidak glosario bat izango du tailerretan maiz erabilitako terminologiarekin, oinarrizko kontzeptuekin eta kontzeptu aurreratuekin; gainera, deskarga daitezkeen ariketen fitxak eta fase bakoitzerako dinamika egokiak aurki ahal izango dira. Ikonoen eta koloreen kode batek gidatuko gaitu kontzeptuen, ariketen eta dinamiken barrena; horrela, une oro jakingo dugu I. faserako ariketa egoki baten aurrean gauden, edo II. faseko kontzeptu aurreratuago baten aurrean, adibidez.
Funtsezko kontzeptuak sartuko dira, hala nola trantsizioak, gaitasun sozialak, adimen mota desberdinak, kolektiboa barne, ikaskuntza esperientziala, etorkizunen konoa, pertzepzio soziala (aurreiritziak eta estereotipoak)... Eta zehatz-mehatz azalduko dira horiek ulertzen laguntzen duten ariketak, hala nola bizi mapak, gerokoen gurpila, enpatia mapak, Pertsonak...
GizarteLab Gidak dinamika edo joko serioei ere eskaintzen die zati handi bat, denborarekin eta esperientziarekin komunitateak eraikitzeko prozesuaren funtsezko elementu bihurtu direnak: enpatiazko antzerkia, Florentino eta Kattalin, ibaia pasatzea...
Espero dugu tresna erakargarria eta erabilgarria izatea eta dagoeneko abian dauden GizarteLab komunitateei zein etorkizunekoei laguntzea.
