Covid-19aren egoerak aldaketa ugari ekarri ditu gure bizimodura, eta baita ikaskuntza prozesura ere. Ikasleengan behar berri bat suertatu da: gurasoen trebetasun digitala.
Proiektuak Donostialdea eta Debagoiena eskualdetako hainbat ikastetxerekin sarean lan egitea du helburu nagusi gisa, horrela, alfabetatze digitala sustatzea eta ahalbidetzea ortu nahi da, bai eta zailtasun-egoeran dauden familien ahalduntzean lagundu ere. Zailtasun gehien izan dituzten familiak identifikatu ondoren, sortu diren zailtasunei aurre egiteko programa batean parte ahal izango dute, arreta pertsonalizatuarekin.
Lehenengo pausoa, familiek konfinamendu garaian izan dituzten zailtasunak identifikatzea da: baliabide material eza, zeharkako tresnarik eza, denborarik eza, hizkuntzarekiko zailtasunak… Azterketa honen helburua programan zehar familiek zehazki dituzten beharrak eta gabeziak asetzeko gaitasuna izatea da.
Behar horiek asetzeko sortutako metodologia arreta pertsonalizatua eta espezializatua bermatzea da, lehenik eta behin, ikastetxe eta familia bakoitzaren beharren arabera.
Egitasmoaren betebeharra ahalduntze-, alfabetatze- eta laguntza-ekintzak antolatzea da, genero-ikuspegia kontuan hartuz, kultura-aniztasuna kontuan hartuz eta esperientziari eta adinari haien balioa aitortuz emango direnak, familien eta ikastetxeen beharrei erantzuna emanez, betiere azken onuradunak adingabeak direla ulertuta.
Ekintza eta zerbitzu guztien sareko funtzionamenduari esker, informazioa partekatu ahal izango da, esku hartzeko eredu komun bat eta etengabeko hobekuntzarako sistema bat egituratzeko xedez. Erabiltzaileei zerbitzurik onena eskaintzeko lan egingo dugu, eskura ditugun baliabide materialak, giza baliabideak eta antolakuntza-baliabideak erabiliz eta arreta espezializatua, profesionala eta jarraitua eskainiz.
Saioak eskola parte hartzaileen instalazioetan burutzen dira, eta dagoeneko 20 familiei laguntzen ematen ari zaie programaren bidez. Guraso Digitalak egitasmoa Daiteke Kontsultoriarekin batera eramaten du arrera Asmoz Fundazioak, datozen hilabetetan, eskola ikasturtea amaitu bitartean Guraso Digitalak egitasmoa lanean jarraituko du eskola partze hartzaileekin.