Hauteskunde prozesuaren irekiera

Berri korporatiboak

2024/10/10

Hauteskunde prozesuaren irekiera

Azaroaren 30ean, Eusko Ikaskuntzaren ezohiko Batzar Nagusia egingo da Lehendakaritza eta Kontseilu Errektoreko Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lau ordezkari aukeratzeko.

Aurkeztu nahi diren bazkideek urriaren 31ra arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko. Eusko Ikaskuntzaren web orriko gune pribatuan jasota dago dokumentazio guztia.

Estatutuetako 28. artikuluak ezartzen duen bezala, Lehendakaritzarako hautagaitzek gutxienez lau lurraldetako bazkideen %5eko babesa izan behar dute edo Kontseilu Errektoreko kideen bostenarena. Bestalde, lurralde-ordezkaritako hautagaitzek lurralde bakoitzeko bazkideen %1en sinadura izan behar dute edo Kontseilu Erretoreko bi kiderena.

Batzarra Donostiako Gipuzkoako Bazkundean egingo da, eta online jarraitu ahal izango da. Bozketa, aldiz, presentziala izango da edo aurretik boto eskuordetuaren bidez egin beharko da.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp