Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, askotan prozesu horren barne mekanismoez jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren faltagatik.
Euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista Graduondokoa. Graduondoko honen helburuen artean, Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzea, hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez janztea eta hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaintzea daude beste askoren artean.
20 urteko ibilbidea duen Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasunaren erakusle. Soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak diren puntako irakasleak dauzkagu, eta, hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du graduondo honek.
Patxi Juaristi, soziologian doktorea, graduondoko honen zuzendaria da, baina aditu askok laguntzen dute bidean; Kike Amonarriz, Nekane Larranga eta Lionel Joly besteen artean.
2020ko urriak 14 da graduondo honetan izen emateko epea. Izen-ematea modu telematikoan egin daiteke.
Informazio gehiago: hiznet.asmoz.org.