Datozen egunetan Eusko Ikaskuntzaren Ikerketa Sustatzeko eta Babesteko Programaren lehenengo edizioaren proposamen irabazleak jakinaraziko dira.
Azaroaren 22an amaitu zen Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zazpi unibertsitateekin elkarlanean sustatzen duen Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko Programaren lehenego edizio honetan proiektuak onartzeko epea. Etorkizuneko ikerketa-gaiak bultzatzea eta azterketa-, prospektiba- eta ikerketa-lanak garatzea du helburu ekimenak.
Horren bidez, 2024-2025 ikasturterako hiru laguntza edo beka emango zaizkie, 2.000 euro garbikoak bakoitza, masterreko ikasleei, doktoregaiei eta 4. mailako eta 5. mailako gradu bikoitzeko ikasleei, banaka edo taldeak osatuz.