Interkooperazioari buruzko mintegia: Lehiakortasuna eta elkarkidetzaren artean

Foroak eta mintegiak

2017/05/25

Interkooperazioari buruzko mintegia: Lehiakortasuna eta elkarkidetzaren artean

Pasa den maiatzaren 17an, Orona Fundazioan (Hernani, Gipuzkoa) Enpresen arteko Interkooperazio mekanismoak aztertzeko Mintegia burutu zen. 

Ekimen hau “Garapen Sozio ekonomikoa: Euskal gizartea eta enpresa”proiektuan kokatzen da.

Mintegi honetan enpresen interkooperaziorako mekanismo eta eredu desberdinak aztertu ziren, bai enpresen lehiakortasunaren ikuspegitik zein aberastasunaren banaketa eta solidaritate printzipio batetik.

Lehenik, James Wilson Orkestrako ikerlariak, klusterrak, kluster politika eta lehiakortasun estrategien gaineko kontzeptuak azaldu zituen, azpimarratuz kluster eta lurraldearen artean dauden ezinbesteko loturak. Guzti horren adibide moduan, Izaskun Goñik, Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoak aurkeztu zituen, bereziki kluster politikak eta espezializazio adimentsua bultzatzeko abian jarri duten estrategia.

Ondoren, Jabi Salcedok, Ner Group-eko presidenteak enpresa talde honen filosofia eta interkooperazio mekanismoak azaldu zituen. Bere aldetik, Beñat Irasuegik Olatukoop sarearen filosofía eta mezua eman zuen. Bukatzeko, Saioa Arando eta Zigor Ezpeletak Mondragon taldearen interkooperazioko tresnataz eta balio kooperatiboetaz hitz egin zuten.

Mintegira bertaratu zirenak pertsona esanguratsu eta anitzak izan ziren. Kafe atsedenaldiaren ostean, lan dinamika bat burutu zen, dinamika honen emaitzak epe laburrean partaideen artean banatuko direlarik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp