Ipar Euskal Herritarren arteko balio partekatuak euskararen sustapenaren inguruan

Proiektuak

2026/05/21

Ipar Euskal Herritarren arteko balio partekatuak euskararen sustapenaren inguruan

Programa berriaren helburua egoera aztertzea eta lurraldean euskara sustatzeko neurriak identifikatzea da.

2025. urtearen amaieran abian jarrita, proiektua 2026an zehar gauzatuko da, eta, horretarako, Eusko Ikaskuntzak Plazara. Euskara erdigunera kolektiboarekin lankidetzan dihardu. Kolektibo hau euskararen erabilera eta presentzia sustatzen esperientzia handia duten pertsonek osatzen dute (batez ere Ipar Euskal Herriko eguneroko plaza eta espazioetan), eta proiektuko ekintzak gauzatzeko eta garatzeko ardura du.

Frantziako beste eskualde batzuetatik etorritako populazioaren hazkunde nabarmenak eta euskararen biziberritzeak erakundeen babesik ez duen testuinguru batean, proiektu honek egoera aztertu eta euskara sustatzeko palankak identifikatu nahi ditu.

2023-2024 bitartean Xabier Erize eta Carlos Vilches bazkideek egindako Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta  ikerketa-lanaren ildoetan oinarrituta, Ipar Euskal Herriko errealitate soziolinguistikoa ezagutzeko aukera emateaz gain, errealitate hori eta Nafarroakoa parametro beretatik aztertzeko aukera emango digu proiektu berri honek.

Ekintzen garapenarekin batera, eta proiektuaren esparruaren barruan, Mugaz Gaindiko Udako Ikastaro bat programatu da (Baiona, 2026ko uztailaren 2a). Ikastaroak aukera emanen digu ikerketaren esparruan bildutako informazioa kontrastatzeko eta osatzeko, eta, aldi berean, Nafarroako emaitzak jendaurrean aurkezteko. Era berean, Euskal Herriko zenbait begirada ekartzeko baliatuko dugu ikastaroa, euskararen sustapenari buruzko diskurtso ezberdinak ekarriz. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp