Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren azken nobedadeak

Berri korporatiboak

2017/11/23

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren azken nobedadeak

Urtero bezala, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak udazkeneko patronatu bilera egin du Sara etxean, Ataunen, eta batzarrean, Eusko Folklore Urtekari berritua eta 2018ko aurrekontuen proiektua aurkeztu ditu.

2018ko aurrekontuen proiektua datorren urtean aurrera eramango diren jarduera ezberdinen iparrorratza izango da. Eusko Folklore Urtekariari dagokionez, aldizkariko zuzendari berri Abel Ariznabarreta Zuberok egin du honen aurkezpena. Goitik beherako eraldatze prozesu baten ostean ikusi du argia aldizkariak. Irudi berria du argitalpenak, erakargarriagoa, egungo gizartearen erronkei erantzuteko xedearekin. Dagoeneko eskuragarri dago Fundazioaren webgunean

Ordezkaritza zabala

Urriaren 26an egin zen bileran ondorengo kideek parte hartu zuten: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabal; Eusko Ikaskuntzako Arantza Cuesta, Jexux Altuna eta Susana Irigarai; Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatu Igone Martinez Luna; Ataungo alkate eta kultura zinegotzi Asier Rodriguez eta Karmele Goñi; Bizkaiko kultura zuzendari Andoni Iturbe; Eusko Jaurlaritzako Imanol Agote; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendari Marijose Telleria. Nafarroako Gobernuaren izenean Susana Irigarai egon zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp