Josu M. Zulaika: euskal laidoak eta adierazpen iraingarriak

Gure bazkideak

2025/11/29

Josu M. Zulaika: euskal laidoak eta adierazpen iraingarriak

Josu M. Zulaika bazkideak azaroaren 25etik 27ra Gasteizen egin zen Euskararen Historiari buruzko I. Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen.

“Aunza puzaren uzqui andioquin: más injurias y expresiones ofensivas vascas (1500-1750)”,  izenburua duen hitzaldiak jarraipena ematen die 2024an “Elze estalkia y otras antiguas injurias vascas” eta “Vocabulario breve de antiguos insultos vascos” lanekin hasitako bideari. 

Oraingo honetan, 1500-1750 aldian Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan jasotako irainak eta adierazpen iraingarriak aztertzen ditu, hogei bat prozesu judizialetan kokatutakoak, gehienak argitaragabeak, Bizkaiko eta Gipuzkoako artxiboetan eta Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboan jasotakoak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp