Juan Antonio Urbeltz, Orreaga Fundazioak saritua

Gure bazkideak

2020/12/17

Juan Antonio Urbeltz, Orreaga Fundazioak saritua

Abenduaren 2an, Iruñeko Civivox Condestable delakoan, Orreaga Fundazioak urteko sariak eman zituen Nafarroako Eguna zela eta.

Juan Antonio Urbeltz Iruñeko antropologo eta folkloristak Pedro de Nabarra saria jaso zuen bere ibilbide osoaren omenez.

Juan Antonio Urbeltz izan zen Eusko Ikaskuntzako Folklore Saileko lehen lehendakaria 1978 eta 1994 bitartean. Jorge Oteiza Museo Fundazioko patroia da eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea.

Aurretik, sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, bai ikerketaren arloan, bai ikuskizunen sorkuntzan egindako lanengatik. Abenduaren 2ko zeremonian Telmo Esnalen Dantza filma proiektatu zen. Haren diseinu koreografikoen arduraduna Urbeltz izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp