Kohesioa, XIX. Kongresuko kartela

XIX. Kongresua

2024/01/22

Kohesioa, XIX. Kongresuko kartela

Belen Moreno Zaldibar artistak irabazi du 44 proposamen jaso zituen lehiaketa.

Duela aste batzuk aurkeztu zen urrian Gasteizko Europa Jauregian egingo den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren kartela. Kohesioa du izenburua eta Belén Moreno Zaldibar artista gipuzkoarraren lana da.

Kartela aukeratzeko, Eusko Ikaskuntzak lehiaketa irekia deitu zuen, eta 44 proposamen aurkeztu ziren. Horien artean, lau finalista hautatu ziren, eta bazkideen artean bozkatu ziren.

Belén Moreno Zaldibarren lana, epaimahaiaren iritziz, “guztiz bat dator kongresuaren mezuarekin eta helburuekin”, eta ikuspegi berritzaile eta sortzailea du diseinu, tipografia, kolore eta estiloari dagokienez, eta erraz egokitzen da euskarri desberdinetara.

1918tik aurrera, Eusko Ikaskuntzak Kongresuak antolatzen ditu aldian-aldian, ikerketa eta kultura sustatzeko, eta, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egiteko, aurrerabidea xede. Antonio de Guezala (II. Kongresua), Alberto Arrue (III), Eduardo Lagarde (V), Andres Nagel (XI) eta Nestor Basterretxea (XII) artista ezagunek egin izan dute kartela, besteak beste.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp