GizarteLab esperimentazio laborategi soziala hartu zuen lehen herria erreferente izaten jarraitzen du.
Programaren fase desberdinetan zehar aurrera egin ondoren, Legazpin sortutako komunitatea erabat errotuta dago eta erreferente bihurtu da herrian. Komunitatean pentsatzeko eta jarduteko moduak eragina izan du taldeko pertsonengan, eta horietako batzuk programaren benetako enbaxadore bihurtu dira.
Azken urteotan egindako esperientziek (Belaunaldien arteko Lehiaketa Gastronomikoa, Legazpi Loratzen eta Labbatu) GizarteLab-en ezagutzak eta metodologia transferitzen lagundu dute.
Izan ere, esperientzia horietako batzuk urtero errepikatzen dira, eta Labbatu batukadaren kasuan, entseguak eta emanaldiak puntualki bada ere, mantendu egiten dira. Jarduera honek lan komunitarioa ikusarazteko eta pertsona berriak erakartzeko balio izan du.
Ez da ahaztu behar, ordea, ekimen horiek ez direla berez helburua, baizik eta aitzakia bat direla tailerretan landutakoa praktikan jartzeko: pertzepzio sozialaren aldaketa, belaunaldien arteko laguntza sareak, elkar zaintzea, herritarren ahalduntzea eta erakunde publikoekin batera sortzea eta lankidetzan aritzea.
Esan liteke Legazpiko GizarteLab Herritarren Komunitateak modu autonomoan funtzionatzen duela praktikan; baina egia da, baita ere, erakundeen (Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia) berariazko babesa ezinbestekoa dela komunitateak iraun dezan.
Bitartean, Eusko Ikaskuntzak beste askorentzat eredu bihurtu den Komunitateari laguntza eta aholkularitza ematen jarraitzen du.
