Montxo Armendariz zinegileak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona 2008 saria
Montxo Armendariz zinegile nafarrak jasoko du Manuel Lekuona Saria, 1983tik obraren osotasuna aitortzeko euskal kultura munduko pertsonalitateei Eusko Ikaskuntzak ematen dien Saria.
Oletan jaio zen 1949an, Montxo Armendarizek elektronika ikasi zuen Iruñea eta Bartzelonan eta hori irakasten aritu zen. Barregarriaren dantza laburmetraia izan zen bere lehen zinema lana eta Bilboko Nazioarteko Zine Dokumental eta Laburmetraia Lehiaketan bi sari lortu zituen, baita Kultura Ministerioaren "Especial Calidad" saria ere. Lortutako diruarekin, 1980ean Ikusmena errodatu zuen. Ikuska seriaren baitan, Armendarizek Nafarroako Erriberako 11. zenbakia zuzendu zuen. Urte berean, 1981ean, Vianako Printzea erakundeak Nafarrako ikazkinak/Carboneros de Navarra proiektua lagundu zuen diruz, lanbide zahar honen azken langileen ingurukoa. Anastasio Ochoa protagonistaren biografiaren bitartez osatu zuen Armendarizek bere lehenengo luzemetraiko gidoia, Tasio (1984), Elías Querejetak babestu zuen produkzioa.
1986an Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra lortu zuen 27 ordu lanarekin, drogomenpekotasunean eroritako gazteen bizitzaren bidez kontatzen zen denboraren inguruko historia. Las cartas de Alou (1990) bere hurrengo lanak, gure mugetatik kanpo ere lortu zituen sariak, baita Gidoi Originalenari emandako Goya Saria eta Donostiako Urrezko Maskorra.
Gazte nihilismoaren inguruko alegato zorrotza den Historias del Kronen (1995) filmaekin bere takila arrakasta handiena lortu zuen, baita kritika eta profesionalen onarpena ere, izan ere, bere bigarren Goya eman zioten gidoigile gisa egindako lanagatik.
Secretos del corazónekin 1997ko Berlineko Jaialdiko Europar Filma Hoberenaren Saria lortu zuen eta Oscarretara Atzerriko Filma Hoberenerako hautagai izan zen. 2001ean Espainiako makien mugimenduan girotutako historia eraman zuen pantailara: Silencio Roto. Escenario móvil dokumentalaren bidez, 2005ean, Bernardo Atxagaren literatur mundua, Obaban, egokitu zuen, New Yorkeko Ikuskizunaren Kronista Zinematografikoen Elkarteak Urteko Pelikula izendatu zuen.
En 1998 Montxo Armendáriz fue distinguido con el Premio Príncipe de Viana de la Cultura y con el Premio Nacional de Cinematografía.
MANUEL LEKUONA SARIA 1983an lortu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal kulturako pertsonalitateen onarpen gisa, beti ere, obra guztiak (opera omnia) interes nabarmena badu. Aurreko edizioetan saritutakoen artean honokoak daude, besteak beste: Jorge Oteiza, José Miguel de Azaola, Justo Gárate, Bernardo Estornés, Carlos Santamaría, José M? Jimeno Jurío, Eugène Goyheneche, Micaela Portilla, Elías Amézaga, Menchu Gal edo Manuel Lekuona bera. Saritzat Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat emango zaio sarituari oraindik zehazteko dagoen egunean egingo den ekitaldi publiko batean
