Mariasun Landa, Rosalía de Castro saria

Gure bazkideak

2016/10/19

Mariasun Landa, Rosalía de Castro saria

Bi urtetik behin ematen den sari honek Galiziako PEN idazleen elkarteak banatzen du galiziar hizkuntza eta literaturatik portugues, espaniar, katalan eta euskal hizkuntzak eta literaturak omentzeko xedez.

2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria izandako Mariasun Landa euskal idazleak jaso zuen bere palmaresa osatzen duen beste errekonozimendu hau.

Berarekin batera beste hiru idazle saritu ditu Galiziako Ourensen ospatu zen PEN International 82. Kongresuak: Cabo Verdeko Dina Salústio (portuguesez), Almudena Grandes espainiarra (espainolez) eta Álex Susanna katalana (katalunieraz). 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp