patriurkizu.eus

Gure bazkideak

2021/05/13

patriurkizu.eus

Patri Urkizu bazkideak, idazle eta ikertzaile literarioak, bere produkzio nagusia bildu du webgune batean ikertzaile eta irakasle gisa.

Liburuak, poemak, itzulpenak, kontakizunak, biografiak, artikuluak, argazki zaharrak, antzerkia, azterketa linguistikoak, testu klasikoen argitalpenak... dira Patri Urkizuk komunitatearen eskura jartzen duen funtsa. Patriurkizu.eus webguneak urteetan zehar argitaratutako materialak biltzen ditu, baina baita argitaratu gabeko batzuk ere.

Patri Urkizu (Lezo, 1946) Euskal Filologian doktorea da. Errenterian eta Donostian, EUTGn, Bordeaux III Michel de Montaignen eta Madrilgo UNEDen eman ditu eskolak. 1995 eta 2002 bitartean, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura ataleko buru izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp