Solasaldia: GizarteLAB Beasainen eta Legazpin

Solasaldiak

2022/09/25

Solasaldia: GizarteLAB Beasainen eta Legazpin

2019az geroztik, Eusko Ikaskuntzak tokiko esperientzia laborategiak sustatzen ditu, berrikuntza sozialeko GizarteLAB programaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako tailerren artean daude Beasain eta Legazpi. Bere interesa eta eragina baloratzeko, Solasaldiak atalean bi udalerri hauetako alkateak bildu ditu hil honetan: Leire Artola, Beasaingoa eta Koldobike Olabide, Legazpikoa.

Elkarrizketan, eraldaketa bizkorrean dagoen eta erronka globalei aurre egin behar dien mundu honetan, udalerrietatik ekintzak duen potentziala aztertzen dute, baita beren herrietatik etorkizunerako prestakuntzarako edo trantsiziorako lehentasunezkotzat jotzen dituzten alderdiak ere; eta orain arte Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB programaren barruan garatu diren tailerren balantzea egiten dute.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp