Hil honetako solasaldia kultura-eskubideei buruzko proiektuak bultzatu du.
Eusko Ikaskuntzaren Eskubide kulturalak: parte-hartze eta gobernantzarako politikak proiektuak proposatu ditu kultur eskubideetan adituak diren bi solaskideak, Alaia Cachenaut eta Beñat Gaztelurrutia.
Kultura-politika egituratzen duten hiru etapak aipatu, Euskal Herrian kulturak duen eginkizuna eta bere gizarte-funtzioa betetzeko etorkizunera begira birpentsatu behar diren alderdiak aztertu dituzte. Era berean, Euskal Herriko kultura-eskubideen egungo esparruaren giltzarrietan, zailtasunetan eta alternatiba posibleak azaldu dituzte.