Arabako landa ingurunean bizitzeko hautua egin duten bi pertsona hizketan arituko dira hil honetan.
Arantza Arrien, Ozaetan bizi den bizkaitarra, baserritarra da eta Lautada Landa Garapeneko Elkartean egiten du lan. New Yorken eta Donostian sukaldari eta ekintzaile gisa egindako ibilbide arrakastatsuaren ondoren, Edorta Lamok jatetxe berri bat jarri du Kanpezun.
Arantzak eta Edortak, beren esperientzia eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, Arabako landa ingurunearen errealitateaz eta etorkizuneko aukerez hitz egiten dute. Hiriaren eta herrien arteko harremana, landa inguruneak lurraldeari ematen dion balioa eta hirikoak ez diren esparruen inguruan oraindik irauten duten estereotipoak dira elkarrizketan zehar lantzen diren beste gai batzuk.