Solasaldiak: Jon Maia eta Leire Vargas

Solasaldiak

2026/01/23

Solasaldiak: Jon Maia eta Leire Vargas

Leire Vargas itzultzaile, idazle eta bertsolaria eta Jon Maia bertsolari, kantari eta idazlea solasean ari dira kameren aurrean hil honetan.

Jon Maiak Donostian emandako hitzaldia abiapuntu hartuta (ikus albistea), Eusko Ikaskuntzak identitatearen inguruan Leire Vargas bertsolari eta idazlearekin hitz egitea proposatu zion.

Trukean euskal nortasuna edo identitateak zer diren aztertzen dute, eta kulturak eta hizkuntzak beren osaketan jokatzen duten papera.

Halaber, kontzeptu dikotomikoetan sartzen dira: “tokikoa” eta “unibertsala”, “tradizionala” eta “berritzailea”. Eta, azkenik, beren familia-memorietan murgiltzen diren sortzaile gisa izandako esperientziak partekatzen dituzte.



Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp