Solasaldiak: Xabier Amuriza eta Jose Ramon Etxebarria

Solasaldiak

2022/01/21

Solasaldiak: Xabier Amuriza eta Jose Ramon Etxebarria

Euskal kulturaren bi erraldoi hizketan aritu dira hil honetan Solasaldiak atalean.

Xabier Amuriza bertsolariari eta Jose Ramon Etxebarria irakasle eta euskara zientifikoaren sustatzaileari Manuel Lekuona 2019 eta 2020 sariak emateko ekitaldia egin zen abenduaren 20an, Bilbon. Ekitaldiaren baitan, bi sarituek elkarrizketa izan zuten elkarren artean eta entzuleekin. Hartu-emana grabatu eta Solasaldiak atalean ikus daiteke orain.

Amurizak eta Etxebarriak erantzun diete AEK-ko koordinatzaile nagusi izandako Mertxe Mujikak egindako galderei: beren ibilbideetaz, egin dutenari eta egin nahi izan dutenari, euskararen etorkizunari edo haiek gogoratzeko moduaz.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp