Solasaldiak: zainketen berrantolaketa soziala

Solasaldiak

2021/06/23

Solasaldiak: zainketen berrantolaketa soziala

Irailaren 30erako aurreikusitako Bilboko Sinposioaren aurrerapen gisa, hil honetan, zainketen gizarte-berrantolaketari buruzko elkarrizketa eskainiko dugu.

“Zainketen berrantolaketa soziala” sinposioaren helburua kontzeptu hori aztertzea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eta belaunaldien arteko itunean oinarritutako zainketa-eredu berri bat definitzea da. Eztabaida eta hausnarketa oinarri teorikoetatik sustatzeaz gain, esperientziak eta kasu praktikoak ere azalduko dira.

Horri buruz mintzatuko dira Solasaldiak atalean, bi parte-hartzaile: Marina Sagastizabal, Soziologian doktorea eta Ikasketa Feminista eta Generoko Unibertsitate Masterra, eta irakaslea UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Lan Sailean; eta Mikel Otxotorena Fernández, Euskal Herriko Gizon Elkartearen sortzaileetako bat.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp