Koro Muro Arriet Eusko Ikaskuntzako proiektu arduradunak sinatu du hil honetan Diario Vascon argitaratu den iritzi artikulua, baita Euskonewsen agertu den gogoeta-artikulua.
Trantsizioen aurrean Eusko Ikaskuntzaren GizarteLab programaren bitartez nola erantzun azaltzeko bide izan du iritzi-artikuluan eta Euskonews-eko artikuluan.
Izan ere, GizarteLab programaren helburua argi azaltzen du bertan: geure gain ditugun erronka eta eraldaketei aurre egiteko beharrezko ahalduntzea ematen diguten trebetasun eta gaitasun sozialak eskuratu, gogoratu, partekatu eta transmititzea. Ildo horretan, sare eta komunitate hiritarrak baliabide baliotsu eta orain arte gutxi ustiatua eskaintzen digutela adierazten du.
Azken urteetan hainbat udalerrietan abiatutako ekimen askotarikoetan oinarrituta, programa hobeto ulertzeko gakoak mahaigaineratu ditu eta aplikatzen duten metodologia berritzailea azaldu ere.
Hori guztia Explorando el impacto de la transiciĆ³n artikuluan gazteleraz irakurri daiteke eta euskaraz Euskonews aldizkariaren GizarteLAB: Berrikuntza sozialeko esperientzia artikuluan.