Urepeleko Amerikanoinea kulturguneko lehen ekitaldia bultzatu da  lankidetzan

Berri korporatiboak

2022/07/14

Urepeleko Amerikanoinea kulturguneko lehen ekitaldia bultzatu da lankidetzan

Aurten Eusko Ikaskuntza Iparralde eta Urepeleko herriko etxeak hitzarmen bat izenpetu dute elkarlanean ekimenak eramateko.

Horrela uztailaren 14ean, Hamazazpigarrenean aidanez liburuaren aurkezpen ilustratu eta musikatua, Iban Garro, Olatz Rojo eta Dom Campistronen eskutik antolatu da. Bertan Iban Garro idazle lesakarrak Udalbiltzak eskainiriko Geuretik Sortua programararen karietara Urepelen egin zuen hiru asteko egonaldia eta bere obra aurkeztu digu marrazkilari eta musikariaz lagundurik.

Bertan AEK-ko ikastaldiko ikasleak eta Urepeleko biztanleak bildu ditugu bertako zentro kultural berrian. Berotasunaz babesturik gozatu izan dute Lesakarraren hausnarketa poetikoa.

Hitzaldiaren ostean AEKko ikasleek egindako eta Urepeleko herriko etxeak eskainitako zintzur bustitze eder bat proposatua izan zaie ikusleei.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp