Urteko Galdera: hezkuntza esperientzia bat

Urteko Galdera

2020/09/16

Urteko Galdera: hezkuntza esperientzia bat

Arantxa Ugartetxea bazkideak egin du Euskal Hezkuntza Sistemari buruzko gogoeta Urteko Galderan.

Pedagogian lizentziatua, Euskaran titulatua eta ikastolako irakasle, zenbait urte egin zituen Amerikan, hain zuzen Kolonbia eta Txileko inguru behartsuetan helduak alfabetizatzen. Gainera, Brasilen Paulo Freire (1921-1997) pedagogo handiaren ikasle eta lagun izan zen.

Urteko Galderarako idatzi duen artikuluan, Arantxa Ugartetxeak irakasle gisa egindako bidean izandako bizipen eta ikasketak laburtzen ditu eta “pedagogia kritikoa” deitutako horren zentzua zein den azaltzen du. Gai hori da, hain zuzen, argitaratu duen azken liburuko ardatz: Querido profesor Paulo Freire (Académica Española argitaletxea).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp