Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren azken zenbakia atera da argitara, antropologia-intereseko hausnarketa eta analisi berriak erakarriz.
Jadanik esku-artean daukagu Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren 42. zenbakia, 2024. urteari dagokiona. Oraingo honetan, azal grafikoak ametsaren ‘pisu’ sortzaileaz bilduak, barruko orrialdeetan inprimatua eta azaldua, non A. Irulegi Lopez artistak marrazki urdin txikiaren bibrazioen berri ematen digun. Berau, ustekabeko liluraz betea, "agian arteak ametsik ez dagoen toki batean amets egiten erakusten digun" lekuan, baina paradoxikoki existitzen dena, marrazkiaren ustezko ‘herensugeak’ bezalaxe. Honako 42. zenbakia, alegia, Gazako gerra bezain gupidagabea eta hiltzailea den eraso beliko baten oihartzunaren eta negarraren teklekin idatzitako "aurkezpenaz" hasten baita. Ezintasun-malkoak eta oihuak, Bilboko Solokoetxe auzoan egindako "kaleko etnografiaren" bidez jasotako esamoldeetan islatuak, delako hiri-errealitatearen zaratek oharkabean isilaraziak, etsipenera bultzatuak, nahiz eta Franjako (Gazan) haur askok neurririk gabeko ankerkeriaren zein izugarrikeriaren aurrean soilik amesten duten.
Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren ale berriak, alde batetik, prozesu artistikoek euren praktikan sortzen duten gogoetari buruz pentsatzera gonbidatzen gaitu (A. Irulegi Lopez), eta, bestetik, "monumentua heriotzaren aitzinean bizitza-dolu gisa" hausnartzera, hitzak nekez sinbolizatzen duen egunerokotasunari erantzuten baitio; laburbilduz, eskuraezina baina hunkigarria eta urratzailea dena (J. Agirre Elorriaga). Hiritik irten gabe, zuzenean behaturiko "hizkuntza-pasealekua" daukagu, Bilboko erdiguneko kale batean barrena, Poza Lizentziatuarena hain zuzen. Bertako ostalaritza-establezimenduek "euskararen erabilerarekiko hizkuntza-sentsibilitate urria" adierazten dute (A. Benito del Valle Eskauriaza). Bestalde, kaletik "tailerrera" iraganez, diskurtsoaren eta "forma bihurtzen denaren" arteko artikulazioa kontuan hartzeko beharra ikusten dugu, eskultura-lana bezalako testuinguruan (J. Macareno Ramos). Artikulu sorta hau herri honetako arrantzaleen kofradien berezko funtzio sozioekonomikoetara hurbilduz amaitzen da, XX. mendearen erdialdean Santurtziko (Bizkaia) Kofradiak izandako "kezka" eta "gorabeherak" adibidetzat hartuta (I. Rubio Benito del Valle & J. A. Rubio-Ardanaz). 42. Zenbaki hau duela gutxi argitaratutako hainbat liburuen aipamenekin amaitzen da.
Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren 42. zenbakia, A. Irulegi Lopezek ilustratutako "Ametsaren dentsitatea" izeneko estalki sortzaileagatik nabarmentzen da. Zenbaki honek gai sakonak jorratzen ditu, hala nola Gazako gerraren ondorioak, Bilboko Solokoetxe auzoko eguneroko bizitza arakatuz eta artea testuinguru zailetan erresistentzia eta amets tresna gisa hausnartuz. Horrez gain, Bilboko ostalaritzan izan duen eragin linguistikoari buruzko analisia, eskultura adierazpen modu gisa, eta Bizkaiko arrantzale-kofradien dinamika sozioekonomikoak ere biltzen ditu. 42. Zenbaki hau duela gutxi argitaratutako hainbat liburuen aipamenekin amaitzen da.