Zer esan nahi du irakasle izateak Euskal Hezkuntza Sisteman?

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2025/10/27

Zer esan nahi du irakasle izateak Euskal Hezkuntza Sisteman?

Azaroaren 8an, Gasteizen, gogoeta foro parte-hartzaile batek galdera horren erantzunak bilatuko ditu.

Eusko Ikaskuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatuta, foroak jarraipena ematen dio bi erakundeek duela urte batzuk hasitako prozesuari, bide partekatuen bitartez Euskal Hezkuntza Sistemak aurrean dituen erronketan sakontzeko asmoa du ekimenak.

Edizio honetan, egungo kultura-aniztasunaren eta euskalduntzearen testuinguruak planteatzen dituen erronketan oinarrituko da hausnarketa, batez ere, euskararen eta euskal kulturaren transmisioarekin eta suspertzearekin konprometitutako hezkuntza-sistemaren esparruan.

Azaroaren 8an, Gasteizko Europa Jauregian egingo den jardunaldian, inplikatutako profesionalak eta eragileak bilduko dira zehazteko, erronka honen aurrean irakasleen ezaugarriek, nola bultzatu haien garapena eta nola lagundu dezakegun modu kolektiboan.

Irakasleen prestakuntzaren hiru fase nagusiak hartuko dira gogoeta-esparrutzat: hasierako prestakuntza (irakaskuntza-lana eraikitzeak dakartzan erronkak ulertzea), laneratze fasea (ikastetxeko kulturarekin eta komunitatearekin duen harremana) eta etengabeko prestakuntza (irakaskuntzako garapen profesionala etengabeko hobekuntza eta eguneratze prozesu gisa ulertuz).

Jardunaldiaren egitaraua mahai-inguru baten bueltan egituratuko da, non hiru begirada osagarri landuko diren: irakaskuntza-lana eraikitzeko prestakuntzak planteatzen dituen erronkei buruzko ikuspegi teoriko-kritikoa, ikastetxeko kulturak eguneroko lanean duen eraginaren azterketa, eta bizipen eta esperientzia pertsonalen aurkezpena. Aurkeztutako ideietatik abiatuta, hausnarketa taldeak osatuko dira, elkarrekin etorkizuneko bide eta aukera posibleak irudikatzeko.

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako arduradunak itxiko dute saioa.

Egitarau osoa eta izen-emateak hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp