Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- NERE ETORRERA
- Testu normalizatua
- NERE ETORRERA
- Kantutegia
- Colección de Aires Vascongados
- Argitalpenaren urtea
- 1981
- Argitaletxea
- SENDOA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- Biltzailea
- SANTESTEBAN, JOSE ANTONIO
BEREZKO TESTUA
1. Ara nun diran mendi maiteacAra nun diran zelaiac,
Basarri eder zuri zuriac,
Yturri eta ibaiac!
Hendayan nago choraturican
Zabal zabalic beguiac
Ara España lurr oberican!
estu Europa guciac.
2. Guero pozic bai Donostiara,
Oquendo-arren lurrera,
Ceru polit au utzi bearra,
Nere anayac au pena!
Yru chulueta maitagarria
Lore toquiya zu zerá,
Veneciaren graci guciac
Gaur Donostian badirá.
3. Oh Euskal-erri eder maitea
Ará emen zure semia...
Bere lurrari muñ eguitera,
Beste gabe etorria:
Zuregatican emango nuque
Pozic, bai, nere bicia,
Beti zuretzat ill arteraño
Gorputs ta anima guciac.
4. Agur, bai, agur Donostiaco
Nere anaya maitiac,
Bilbaotican izango dira
Aita-zarraren berriac,
Eta gañera itz neurtuetan
Garbi ezanez eguiyac,
Sud-American ser pasatzendan
Jaquin dezaten erriyac."