2022ko Batzar Nagusia

Bazkideen Batzar Nagusia

2022ko Batzar Nagusia

Ordutegia eta data:
2022/06/11 11:00
Tokia:

Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du ekainaren 11n, larunbatean, 11:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian eta on line.

Gai-zerrendan ezarritakoaren arabera, lehenengo zatian onartu beharko dira aurreko batzarreko akta, jardueren memoria, 2021eko ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua, eta horiek aplikatzeko proposamena. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura egongo da webgunearen eremu pribatuan.

Ondoren, erakundeko lehendakariak, Ana Urkizak, egindako ibilbidea birpasatuko du eta hurrengo pausuak zehaztuko ditu. Jarraian, elkartearen jarduera-ildo nagusiak eta 2022rako aurreikusitako lan-plana azalduko dira, dagokion aurrekontuarekin.

Gai zerrendako seigarren eta zazpigarren puntu gisa, 2022-2024 urteetarako kontu-auditorea hautatuko da, eta Zuzendaritza Kontseiluan sartu berriak onesteko eskatuko da. Azkenik, galde-eskeen txanda irekiko da.

Ohiko Batzarraren eranskin gisa, Ezohiko Batzar labur bat egingo da puntu bakar baten inguruan: Estatutuen 17. artikulua egokitzea.