Agenda

2023ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Sariak

2023ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak

Ordutegia eta data:
2023/09/15
Tokia:

Zabalik dago 2023ko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak onartzeko epea. Euskal Komunitate Globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.

Irailaren 15era arte aurkez daitezke hautagaitzak. Behin onartuta, irailaren 25etik urriaren 1era, bozketa jarriko da abian Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Sariaren oinarrietan adierazten denez, proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, Euskal Kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria beharko du izan, baita balore unibertsala ere. Azkenik, hautagaiaren lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Informazio gehiago