Irailaren 26, 27 eta 28an, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez-digitalak gaiaren inguruko Nazioarteko Jardunaldiak izango dira, Eusko Ikaskuntzak, EHUk eta CultMediak (International Network of Cultural Diversity and New Media) antolatuta, Laboral Kutxaren eta DSS2016aren babesarekin. Jarduera honek Laboral Kutxaren babesa dauka eta Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroarena ere. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea. Hogeitamar espezialista baino gehiago, Europako herrialde ezberdinetakoak, media berriek gizartean sortutako eraginak nazioarteko ikuspegi konparatibo batetik landu dituzten azkenengo ikerketak aztertuko dituzte. Aurten, hiriari eta bizikidetzako espazio partekatu edo/eta publikoei buruzko gogoetarako hiru jardunaldiz osaturiko programa landu dute. Hitzaldiak alemanieraz eta ingelesez garatuko dira, baina aldi bereko itzulpen zerbituza egongo da (euskara eta gaztelania). Partehartzaileak: Iñaki DORRONSORO. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria. Nicanor URSUA. CultMedia-ko kidea. UPV/EHUko Filosofía Saileko zuzendaria. Talde argazkia: Iñaki DORRONSORO. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria. Ana ARRIETA. UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Errektoreordea. Nicanor URSUA. CultMedia-ko kidea. UPV/EHUko Filosofía Saileko zuzendaria. Xabi PAYA. DSS2016ko Kultur Zuzendaria. Joxe MURUA. Laboral Kutxako Donostiako Bulego Nagusiko Zuzendaria. PRENTSAREKIN HARREMANAK 618 184 949 / komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus |