Auzolangin[l]tza

Foroak eta Mintegiak

Auzolangin[l]tza

Ordutegia eta data:
2021/07/23
Tokia:
Berastegi

XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera.
 

Tolomendik sustatuta, eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin eta Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean, Auzolangin[l]tza : XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera proiektua jaio da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren berrikuntza sozialerako GIPUZKOALAB 2021 deialdian laguntza lortu du eta orain abian jartzera goaz.

Proiektuaren helburua da Tolosaldean auzolaneko esperientzia berritua esperimentatzea. Horretarako, auzolaneko kulturaren eta esperientzien gaineko lanketa egin nahi da lehenik, Tolosaldeko eragile ezberdinekin, ondoren, proiektu berritzaileak diseinatu eta esperientzia pilotoak martxan jartzeko.

Egitasmoa aurkeztu eta abiatzeko, lehen lan-saioa prestatu dugu oporren aurretik egiteko. Elkarrekin proiektua ezagutu, auzolaneko kulturaz gehixeago sakondu eta aurrera begirakoak eztabaidatzea da saioaren helburua. Saioaren prestaketa modura, galderei aurrez erantzuteko eskatu nahiko genizuke (eta uztailaren 23ko lan-saioan parte hartu ezingo bazenu ere, eskertuko genuke galderei erantzutea). Aldez aurretik, eskerrik asko eta laster arte.


EGITARAUA
 

ONGI ETORRIA eta AURKEZPENA (9:00-9:30)

9:00: Berastegiko alkatearen agurra

9:10: Lan-saioaren eta egitasmoaren aurkezpena Tolomendik.
 

AUZOLANAREN KULTURAZ (9:30-10:30)

9:30: Proiektuaren aurrekariak eta kokapena (Arrate Arin, Eusko Ikaskuntza eta Ion Muñoa, Deustuko Unibertsitatea).

10:00: Auzolanaren kultura: elkarlana eta bide-garbitzea baino gehiago (Andoni Eizagirre, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea).
 

ATSEDENALDIA (10:30-11:00)
 

ETORKIZUNEKO AUZOLANA ELKARREKIN LANDUZ (11:00-12:30)

11:00: Talde dinamika

11:45: Partekatzea eta eztabaida
 

ONDORIOAK ETA ITXIERA (13:00)

AHO-GOZAGARRIA (13:15)