Agenda

Bazkideen Batzar Nagusia
Batzar Nagusia
- Ordutegia eta data:
- 2021/05/29 11:00
- Tokia:
- Donostiako Miramar Jauregia - Online
Larunbatean, maiatzaren 29an, goizeko 11:00etan, Donostiako Miramar Jauregian (leku mugatua du) eta online, Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du.
Gai-zerrendan ezarritakoarekin bat etorriz, lehenengo zatian onartu beharko dira aurreko batzarreko akta, jardueren memoria eta 2020ko ekitaldiko balantzea eta emaitza-kontua, baita horiek aplikatzeko proposamena ere. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura dago webgunearen eremu pribatuan.
Ondoren, erakundeko lehendakariak, Ana Urkizak, elkartearen jarduera-ildo nagusiak eta 2021erako aurreikusitako kudeaketa plana azalduko ditu, dagokion aurrekontuarekin. Azkenik, galde-eskeen txanda irekiko da.
Internet bidez ere parte hartu ahal izango da batzarrean, formatu erraz eta arin batean egingo da.