Agenda
Aurkezpenak
Belaunaldien arteko Elkartasunaren Mugaz Gaindiko I. Topaketa
- Ordutegia eta data:
- 2026/02/05 8:30-13:00
- Tokia:
- Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz
Eusko Ikaskuntzak parte hartuko du Belaunaldien arteko Elkartasunaren Mugaz Gaindiko I. Topaketan, Transis Lab 2 Europako proiektuaren baitan. Jardunaldiak belaunaldien arteko elkartasuna indartzea du helburu, eta POCTEFA lurraldeetan (Euskadiko Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitania) esperientzia eta politika onak partekatzeko gune bat eskaintzen du.
Topaketan hitzaldiak, esperientzien mahai-inguruak eta Transis Lab 2 proiektuaren aurkezpenak izango dira, erakunde, gizarte-erakunde eta komunitateko agenteen arteko elkarrizketa bultzatuz. Eusko Ikaskuntza elkarlanean arituko da, gizarte-dinamizazio eta mugaz gaindiko lankidetzako ezagutzak ekarriz, ikaskuntza eta ekintza kolektiborako espazioak sortzeko.
Parte hartzeko aurretik izen-ematea beharrezkoa da.