Agenda

Foroak eta Mintegiak
EndREDatu: GizarteLAB Irun
- Ordutegia eta data:
- 2024/12/04 18:00 - 20:00
- Tokia:
- Irun. Palmera-Montero zentroa
EndREDatu izeneko jarduera honek Irungo belaunarteko erreleboa elkarteetan eta herritarren komunitate eraldatzaileen eraikuntza landu nahi ditu.
Eusko Ikaskuntzak diseinatutako GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, kultura eta belaunaldien arteko topaguneak sustatzea bilatuko da, herritarrek parte-hartzerako bide berriak aztertzeko. Besteak beste, herritarrak kontzientziatuko dituzte sare komunitarioen garrantziaz, esperientzia-ikaskuntzaz eta belaunaldi-errelebo baten beharraz, bai elkarte-sarean, bai Irungo beste esparru batzuetan.
Tokiko elkarteetako 25 urtetik gorako pertsonek eta Irunen errotuta dauden edo ez dauden estatuko zein nazioarteko migratzaileek hartuko dute parte.
Programak bi orduko iraupena izango duten sei tailerrekin egituratu da: azaroak 13, 20, 27 eta abenduak 4, 11, 18.
- Azaroak 13. Harreman-ekosistema eta laguntza sareak
- Azaroak 20. Ortzimuga begibistan (gure etorkizuna eraikiz)
- Azaroak 27. Komunitateak, zertarako?
- Abenduak 04. Esperientzi eraldatzailetarako alderantzizko marketina I
- Abenduak 11. Esperientzi eraldatzailetarako alderantzizko marketina II
- Abenduak 18. Komunikazio eraginkorra. Kontu-kontari!