Agenda

Etorkizuneko herri tixikak III

Foroak eta Mintegiak

Etorkizuneko herri tixikak III

Ordutegia eta data:
2017/11/10 10:00 - 17.30
Tokia:
Antzingo Udaletxea (Nafarroa)

Eusko Ikaskuntza bost eremuren gainean lanean dabil (Egituraketa sozio-politikoa, Euskararen etorkizuna, Eredu sozio-ekonomikoak, Errealitate sozio-kulturala eta Etorkizuna Irudikatuz) eta hauek guztiak garatzeko, aldi berean bost proiektu ezberdin garatzen dabil.

Proiektu horietako batek ('Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea') etorkizuneko erronkak identifikatzea du helburu. Testuinguru honetan, etorkizuneko foro parte-hartzaileak antolatzen ari gara -Jean-Michel Larrasqueten zuzendaritzapean-, gai ezberdinak jorratuz eta Euskal Herriko lurralde guztiak erabiliz; hain zuzen ere, datorren azaroaren 10ean Antzinen egingo dugunera gonbidatu nahi zaitugu.

Gainera, azaroan Zerainen ospatu genuen Etorkizuneko Herri Txikien Kongresuari eta Barkoxen landa eremuko herri txikien gainean egindako foroari jarraipena emango diogu honakoan.

Metodologia: 20-25 lagun (erdiak gaian adituak eta beste erdiak gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak, bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuz. Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio.

Beraz, eskertuko genizuke, foroan parte hartzeko asmoa baduzu (plazak mugatuak izango dira), ahalik eta azkarren guri esatea. Mesedez, bidali eskaera helbide honetara: koro.muro@eusko-ikaskuntza.eus