Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
"Europa, Barandiaran eta baloreak" mahai-inguruak, Jose Miguel Barandiaran hobeto ezagutzeko
- Ordutegia eta data:
- 2016/10/20 - 2016/10/20 19:30
- Tokia:
- Gasteizko Vital Fundazioa Aretoa (Dendaraba)
Datorren urriaren 20an 19:30ean Gasteizko Vital Fundazioa Aretoan (Dendaraba) emango dio hasiera Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak “Europa, Barandiaran eta baloreak” izeneko mahai-inguru ziklo bati. Hain zuzen ere, Jose Miguel Barandiaran hil zela 25 urte betetzen dira 2016an.
Argitxu Camus, Asier Barandiaran, Gaspar Martinez eta Ixone Fernandez de Labastida izango dira hizlariak eta honako gaiak izango dituzte ahotan, hurrenez hurren: Barandiaran eta Europa; Barandiaranen baloreak gaur egungo gizartean; Barandiaran: zientzia eta fedea; Barandiaran eta euskal gizartea.
Mahai-inguruak eta itxiera ekitaldia
Hurrengo mahai-inguruen datak, aldiz, honakoak izango dira: azaroak 3 (Euskal Museoa, Bilbo); azaroak 17 (Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia); abenduak 1 (Nafarroak Errege Artxibo Orokorra, Iruñea); abenduak 15 (Euskal Museoa, Baiona). Guztiak 19:00etatik aurrera.
Azkenik, Jose Miguel Barandiaran hil zen egunean bertan, hau da, abenduaren 21ean, itxiera ekitaldia egingo du Fundazioak Ataunen, hain zuzen Barandiaran bera bizi izan zen Sara Etxean. Bertan izango dira, besteak beste, Fundazioaren Patronatua osatzen duten erakundeetako ordezkariak.