Agenda
Berri korporatiboak
Euskaraldia
- Ordutegia eta data:
- 2025/05/15 - 2025/05/25
- Tokia:
Eusko Ikaskuntzak bat egiten du 2025eko Euskaraldiarekin, bere lurralde-bulego guztietatik eta maiatzaren 15etik 25era ospatuko den laugarren edizio honetan parte hartu nahi duten bazkide eta pertsona guztiekin.
Ariketa kolektibo garrantzitsu honek kontzientzia linguistikoa estimulatzea eta euskarazko interakzio soziala bultzatzea du helburu, euskaldun aktiboak ahaldunduz eta pasiboak motibatuz. Azken finean, euskara maizago eta jende gehiagoren artean erabilaraztea.