Agenda

Aurkezpenak
"Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta" proiektuaren emaitzen aurkezpena
- Ordutegia eta data:
- 2025/04/01 10:00-11:15
- Tokia:
- Kondestablearen Jauregia. Iruña
Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako Gobernua-Euskarabidearen babespean, "Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta" ikerketa sustatu du, 2023 eta 2024 bitartean egin dena, Xabier Erizeren eta Carlos Vilchesen zuzendaritzarekin. Izan ere, eurak dira txostenaren egileak.
Ikerketa honen emaitzak berriak eta desberdinak dira, eta Nafarroako Foru Erkidego osoari heltzen dio, gizarte guztiari galdetuta, bertan dauden ikuspuntu desberdinak jaso eta aztertzen dituen metodologia mistoa baliatuz. Zehazki, Nafarroako gizartean erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboak ba ote dauden, euskara babesteko edo sustatzeko aukera eman dezaketenak.
EGITARAUA
10:00 Agur instituzionala
Ana URKIZA, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria
Ana OLLO, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria
10:10 Ikerketaren aurkezpena eta emaitzak
Xabier ERIZE, soziolinguista, Filologian doktorea
Carlos VILCHES, soziologoa, Soziologian doktorea
11:00 Zalantzak-ekarpenak
11:15 Amaiera