Agenda

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2022

Sariak

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2022

Ordutegia eta data:
2022/12/16 18:00
Tokia:
Baionako herriko etxeko saloi handia

Eusko Ikaskuntza eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen da, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza lanei ematen zaie.

Bideoegile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.

2022ko sariak:

  • Ohorezko saria: Txomin Peillen, idazle eta euskaltzaina.
  • Tesia saria:  Txomin Povedaken "There is an alternative expériences de la pensée radicale et de l’agir pragmatique au Pays Basque Nord" tesiarentzat.
  • Bideo-sorkuntza saria: Lanartea elkarteari emanen zaio, Loreak belaunetan filmaren ekoizpenagatik.