Agenda

Sariak
Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2024
- Ordutegia eta data:
- 2024/12/20 18:30
- Tokia:
- Baionako herriko etxeko saloi handia
Eusko Ikaskuntza eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen da, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.
Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da. Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza lanei ematen zaie.
Bideoegile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.
2024ko sariak:
- Jean-Mixel Larrasquet Ohorezko kultur saria: Xipri Arbelbide
- Kulture tesia saria: Torturaren inpunitatea Espainiako kontsolidazio demokratikoan : Euskal Herriko kasua, Pauline Guëlle
- Bideo-Sorkuntza Saria: Bizi naizeno je danserai la vie, Lucia Barahona