Agenda

Bekak
Eusko Ikaskuntza-Biarritz Hiria ikerkuntzarako laguntzak 2022: banaketa ekitaldia
- Ordutegia eta data:
- 2023/07/06 18:00
- Tokia:
- Biarritzeko Herriko Etxea
Datorren uztailaren 6an 18:00etan Biarritzeko Herriko Etxean banatuko dira Eusko Ikaskuntza Biarritzeko Herriko Etxeko ikerketarako diru laguntzak.
Zeremonia hau Biarritzeko Herriko Etxeko lehen solairuan iraganen da, ikasle sarituek bertan aurkeztuko dituzte beren lanak.
Hauek dira 2022ko ikasle sarituak:
Tesi lanak
- Ihintza Marguirault Arrosagaray
Euskal komunitateak eta haien dinamikak 1713 eta 1758 artean Cap Bretonen, Louisburgon eta beste leku batzuetan
Master lanak
- Joana Ybargaray
San Joseren Gaganteco devotionea cazpi mysterio edertasun liburuaren analisiaren argitalpena eta asaldura - Adrea Ibarra Ortega
Intersekzionalitatea Eider Rodriguezen obran - Cristina Ruiz Uriarte
Nafar lapurtera gorria. Le reveil Basque (1886-1894) astekaria
Zeremoniaren ondotik zintzur bustitze bat eskainiko da.