Agenda
Sariak
Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak 2026
- Ordutegia eta data:
- 2026/03/31
- Tokia:
Martxoaren 31 arte hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetako bi kategoriatan: CV bikaina eta Gazte Saria.
1995az geroztik, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak curriculum garrantzitsuenak goratzen ditu, humanitate, kultura, arte eta gizarte-zientzien arloetan egindako ekarpenagatik. Hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Epaimahaia saria ematen duten bi erakundeetako lehendakariek eta euskal esparruko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko zuzendaritzako ordezkariek osatzen dute. 20.000 euroko sari bakarra ematen da.
Bestalde, zortzigarren urtez jarraian, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sarirako deialdia ireki da ere, 35 urtetik beherako gazteek aipatutako alorretan egindako lanentzat. Proposamenen egokitasuna, izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta generoaren ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da.
Bi kasuetan, proposamenak onartzeko epea otsailaren 1ean zabaldu eta martxoaren 31an amaituko da. Hemen daude parte hartzeko oinarriak.