Agenda

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua #ElkartzenGaituena

XIX. Kongresua

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua #ElkartzenGaituena

Ordutegia eta data:
2024/10/02 - 2024/10/04
Tokia:
Gasteiz. Maria de Maeztu aretoa. Europa Biltzar Jauregia

Urriaren 2tik 4ra izango da Gasteizen, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua“Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble” lelopean.

20218an Eusko Ikaskuntzaren aurreko Kongresuan ateratako ondorioetatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak hainbat ikerketa- eta hausnarketa-ildo ezarri zituen une historiko honek planteatzen dituen aldaketei eta erronkei aurre egiteko. Prozesu horretan metatutako ezagutzatik abiatuta, XIX. Kongresuak hiru ardatz tematiko nagusiren inguruan aurrera egin nahi du:

  • Eredu sozio-ekonomiko berria eta ongizatearen gizartea. Eredu sozioekonomikoa birdefinitzeko eta ingurumen-jasangarrian oinarritutako ekonomia berri baterantz igarotzeko beharraren aurrean, ekoizpen- eta banaketa-paradigmak, aurrerapenaren ideia, lan-merkatuaren erronkak, digitalizazioaren ondorioak edo produktibitatearen hobekuntza birpentsatzea proposatzen da, besteak beste.
  • Jendartea. Gizarte-kohesio handiagoa bilatzeak Euskal Herrian bizi diren pertsonen errealitateari buruz hausnartzera behartzen du: aniztasunari, kulturartekotasunari edota bizikidetzari buruz; eskubideei eta betebeharrei, konpromisoari eta elkarrekikotasunari buruz. Funtsezko zeregina dute hezkuntza-sistemak eta kulturak kudeaketaren eta parte-hartzearen ikuspegitik. Elkarteen eta ikaskuntza-komunitate txikien lana ere ezagutaraziko da.
  • Lurraldea. Euskal Herria osatzen duten lurraldeen arteko harremanei helduko zaie, eta elkarrizketa izango da kohesioa lortzen lagunduko duten gutxieneko adostasunak lotzeko ezinbesteko baldintza. Hiri- eta landa-munduaren arteko loturetan sakonduko da. Eta, estatuen barruko subiranotasuneko lurralde-gatazken esparruan, Kongresuak oinarri-proposamen bat sustatuko du gatazka horiek konpontzeko.

Hala, lortu beharreko "Herri itun" desiragarriaren bila, hiru arloetako kezkak bilduko dituzten eta euskal lurralde guztiek partekatzen dituzten beharrei erantzungo dieten proposamenak landuko dira.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua adituei, irakasleei, ikasleei eta ikertzaileei, erakundeetako eta enpresetako ordezkariei eta euskal gizarte zibileko erakunde eta elkarteei irekita dago. Izen-emateak kongresuko web orriaren bidez egin daitezke dagoeneko.