Gazteak Mugaz Gaindi. Baiona

Foroak eta Mintegiak

Gazteak Mugaz Gaindi. Baiona

Ordutegia eta data:
2023/02/24
Tokia:
Baiona

EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gazteak lotuko dituen mugaz gaindiko proiektua 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean garatuko da.

Euroeskualdearen esparru estrategikoaren barruan, Gazteak Mugaz Gaindik mugaren bi aldeetako gazteen arteko elkar ezagutza sustatu nahi du, haien arteko ahalduntzea eta lankidetza sustatuz.

Horrela, lurralde-errealitate eta -berezitasun desberdinen ezagutza indartuko da, gazteen arteko lankidetza eta ekimen eraldatzaileak sortzea ahalbidetuz.

Beti bultzatuko da ikaskuntza esperimentala, jasangarria eta eraginkorra, gazteen arteko giroa konfiantzazkoa eta elkarrekiko errespetuzkoa izatea bilatzen den bitartean.

Mugaz gaindiko gazteen arteko harremanetan zentratuz, egoeraren diagnostikoa egingo dugu gazteen ikuspegitik, topikoak, aurreiritziak eta ahuleziak gainditzen eta indarguneez baliatzen lagunduko diguten lan-ildoak lantzeko.

30 gaztek hartuko dute parte proiektuan (lurralde bakoitzeko 10ek).

  • Lehenengo tailerra urtarrilaren 20an egin zen, Iruñean, eta elkarren ezagutza, aurreiritziak eta estereotipoak jorratu ziren
  • Bigarrena Baionan egingo da, otsailaren 24an, hizkuntza eta kultura komunari buruz
  • Martxoaren 24an, taldea Berara joango da, gazteen ongizatean (lana, etxebizitza fisikoa) eragiten duten faktoreen inguruan lan egiteko
  • Jasangarritasuna eta trantsizio ekologikoa eztabaidagai izango dira apirilaren 28ko Hendaiako tailerrean
  • Maiatzaren 26an, ondorioen eta emaitzen zabalkundearen osoko bilkura egingo dugu Irunen