Gazteak Mugaz Gaindi. Irun

Foroak eta Mintegiak

Gazteak Mugaz Gaindi. Irun

Ordutegia eta data:
2023/05/26
Tokia:
Irun

EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gazteak lotuko dituen mugaz gaindiko proiektua 2023ko urtarriletik maiatzera bitartean garatuko da.

Euroeskualdearen esparru estrategikoaren barruan, Gazteak Mugaz Gaindik mugaren bi aldeetako gazteen arteko elkar ezagutza sustatu nahi du, haien arteko ahalduntzea eta lankidetza sustatuz.

Horrela, lurralde-errealitate eta -berezitasun desberdinen ezagutza indartuko da, gazteen arteko lankidetza eta ekimen eraldatzaileak sortzea ahalbidetuz.

Beti bultzatuko da ikaskuntza esperimentala, jasangarria eta eraginkorra, gazteen arteko giroa konfiantzazkoa eta elkarrekiko errespetuzkoa izatea bilatzen den bitartean.

Mugaz gaindiko gazteen arteko harremanetan zentratuz, egoeraren diagnostikoa egingo dugu gazteen ikuspegitik, topikoak, aurreiritziak eta ahuleziak gainditzen eta indarguneez baliatzen lagunduko diguten lan-ildoak lantzeko.

30 gaztek hartuko dute parte proiektuan (lurralde bakoitzeko 10ek).

  • Lehenengo tailerra, urtarrilaren 20an, Iruñean: elkarren ezagutza, aurreiritziak eta estereotipoak
  • Bigarrena Baionan, otsailaren 24an: hizkuntza eta kultura komunari buruz
  • Martxoaren 24an, Bera: gazteen ongizatean (lana, etxebizitza fisikoa) eragiten duten faktoreen inguruan
  • Jasangarritasuna eta trantsizio ekologikoa eztabaidagai apirilaren 28an Hendaiako tailerrean
  • Maiatzaren 26an, ondorioen eta emaitzen zabalkundearen osoko bilkura Irunen